XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Al dozunik benetan eta sarritan esan: Siñisten dot Jaungoiko Aita alguztidun...

ITAUNAK.

1. Jaungoikoa'ren Semea zala siñistu-azoteko, zer egin eban Jesus'ek?-2. Mirari edo alatza zer da?-3. Zer jazo zan, beñola, Jesus Kaparnaun'en zala?-4. Arein siñismena ikusiki, zer esan eutson Jesus'ek elbarridunari?-5. Zer iñoen idazleak mar-marka euren kautan?-6. Arein asmakeriak igarrita, zer itandu eutsen Jesus'ek? Zer ete da errazago, obenak parkatzea ala elbarritua bapatera sendatzea?-7. Beste alatzik egin ete eban Jesus'ek?-8. Zeinbat ildako biztu ebazan Jesus'ek?-9. Jesus'ek bere Jaungoikotasuna agertzeko egin eban alatzik arrigarriena, zein izan zan?.

Zer egin eban Jesukristo'k bere azkenengo iru urtietan?... Jesukristo bera Jaungoikoa ta bere irakaskizunak Jaungoikoarenak dirala siñistu-azoteko, bere alatz arrigarriez gañera, ete dago beste agiririk?.

7. Beste alatz asko be egin ebazan Jesus'ek: itsuai ikusmena emon, gorrai entzumena, gexoak bapatera sendatu, itxaso asarretua baretu, ogiak ugaritu ta illak biztu.

8. Iru ildako biztu ebazan Jesus'ek Jair'en alaba; Nain'go alargunaren semea ta Lazar eritxon gizon bat, ilda laugarren egunean.

9. Baña Jesus'ek bere Jaungoikotasuna agertzeko egin eban alatzik arrigarriena, bere burua biztutea izan zan.

Aurrez iragarri eban Jesus'ek ilgo ebela baña irugarren egunean biztuko zala.

IKASBIDEA.